Limoien unibertsoan

Izaro Andres Zelaieta (Mallabia, 1993ko abenduak 31).

Sortzailea, erromantikoa eta ameslaria. Lo txarrekoa, baina lotia. Zer izan nahi ez duen oso argi daukana, baina zer izan nahi duen ez hainbeste.

Fisikako ikasketei ekin zien, eta gustoko ez zituela konturatzean nobela bat idatzi zuen klase orduetan, sekula argitaratu(ko) ez duena. Gero Komunikazioko Gradua ikastera joan zen Donostiara. Ikaskide bati tonbola batean gitarra bat tokatu zitzaiola eta jotzen ikasten hasi zen bere kabuz, eta bat-batean konposatzen.

Hemendik eta handik bakarka eman zituen kontzertuak. Gutxira, Kaliforniara joan zen ikastak bukatzera eta han pasa zituen hilabeteek konfirmatu zioten musika egiten bizi nahi zuela. Bueltan, lehen aldiz musikarien banda batekin inguratu eta, bere lehen diskoa grabatu zuen.

Sarrerak agortuta

Izaroren unibertso poetikoa soinu-urtaro eta kontinenteak gurutzatzeko prest dator. Bere debut album nabarmenaren ondoren “om” 2016an, bere bigarren lana izan zen bere kontsakrazio albuma “eason” 2018an. Bere azken lana 2020an kaleratu du “Limones en Invierno”, diskoa “Invierno a la vista” kantuarekin estreinatu zuen Xoel López artista galiziarrarekin elkarlanean.

Sekula ez du lortu euskal artista hain gazte batek, hain denbora gutxian “sarrerak agortuta” kartela jartzea Euskal Herriko tenplu musikal guztietan (Kursaal Aretoa, Euskalduna Jauregia, Victoria Eugenia Antzokia, etab.). Sekula ez du lortu artista batek kontzeptu eta estilo proposamen hain zabal batekin, hainbeste emozio eta gustorik, aurreiritzi eta muga gabe bere sormenean. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz. Pop-a, folk-a, mediterraneoaren tzala, edo melodia urratu eta geldoa. Eta hiru belaunaldi elkartuaz kontzertu berean: berarekin mundua aldatu nahi duten gazte ameslariak, maitemintzen diren bikoteak, seme-alabei esker Izaroren unibertsora hurbiltzen diren gurasoak bertan ilusioz murgiltzeko, edo alderantziz.

Baina gainera, sortzailea hurbiltzea lortu du, pertsona, artista. 26 urterekin jasoak ditu jada hainbat sari: MIN sarietan euskarazko album onenera egon zen nominatua om-ekin 2016an, 2018an Musika Bulegoa saria irabazi zuen eason-ekin, emakumearen defentsarekin duen konpromisoagatik ere errekonozitua izan da (Bizkaiko Batzar Nagusiak), Ben Sharrock edo Lara Izaguirre bezalako zinemagileen deiak jaso ditu bere musika haien lanetan erabiltzeko (Pikadero eta Nora), Giza Eskubideen nazioarteko mintegietan parte hartu du, Euskadiko Orkestrarekin elkarlanean aritu da, eta beste hainbat proiektutan dabil orain lanean.

“Limones en Invierno” estatuko bigarren diskorik salduena izan zen.

Pandemien
gainetik

Konfinamenduan “Tiempo Austente” abestia kaleratu zuen artistak, bere entzulegoari zuzendutako maitasun kanta, biraren atzerapenak sortutako tristuraren emaitza. Bideoklipa ere grabatu zuen, etxetik eta bere mugikorrarekin.

Maiatzaren 8an Victoria Eugenia Antzokiaren teilatutik kontzertu akustiko bat eskaini zuen, streaming bitartez zuzenean transmititua izan zena, eta auzokoek beraien etxeetatik gozatu ahal izan zutena.

Urrian hasi du hiru aldiz atzeratutako limoizko bira, 2020ko martxoan hasi beharra zuen Espainian, baina Mexikoko biratik itzultzean konfinamenduak harrapatu zituen bete-betean.